2014(e)ko martxoaren 31(a), astelehena

Udako oporrak

UDAKO OPORRAK




Udako oporrak, pertsona askorentzat, urteko garai onena da. Guztiok pozik gaude egun horietan urte osoan egin nahi izan ditugun gauzak egiten ditugulako. Hasten direnean oso luzeak direla dirudi. Hala ere, beti motzak geratzen dira.

Oporrak ekainaren azken egunetan hasten dira, hogeian gutxi gora bera. Irailaren lehen egunetan bukatzen dira. Egun horiek pertsona gutxik atsegin ditu.

 
2013.ko oporrak oso ondo egon ziren. Ia urtero bezala, lehenengo hastean Gasteizen geratu nintzen. Gero, hurrengo hilabetean herrira joan nintzen aiton-amonekin. Uztailaren azken hastean nire lehengusua etorri zen. Oso ondo pasa genuen. Abuztuan Gasteizera bueltatu nintzen. Goizean ordenagailuan jolasten nuen eta irakurri baita ere. Arratsaldean igerilekura joaten nintzen. Han igeri egiten nuen, baita frontenisean eta saskibaloian jolastu ere.


Urte honetan, badakit zer egingo dudan. Ia uda osoa nire herrian igaroko dut. Hala ere uztailaren lehenengo hastean Gasteizen egongo naiz Baskoniaren Campusean parte hartzen. Herrian nire lehengusua egongo da uda pasatzen.


Laburbilduz, uda ondo pasatzeko da. Arazo guztiak ahazten dira. Bakarrik gauza batean pentsatu behar da: ondo pasatu.

2013(e)ko abenduaren 1(a), igandea

Futbolarien soldata


Futbolariek diru asko jasotzen dutela esaten da. Ni guztiz ados nago. Ukaezina da milioiak eta milioiak irabazten dituztela. Badirudi urtero kotxe berriak erosten dituztela. Pentsatzen hasten bazara ikusiko duzu pertsonak direla baloi bati ostikadak ematen. Gainera jainkoak balira bezala tratatzen dituzte jendeak.

Futbolariek ez dute ezer arriskatzen diru hori lortzeko beste pertsona batzuk ez bezala. Beraiek entrenatzera joaten dira egunero oso lasai. Gero beren etxeetan deskantsatzen dute. Partiduak jolastu baino lehen hoteletara joaten dira kontzentratzera. Ez edozein hoteletara, bost izarretakoetara. Orain pentsatu suhiltzaile batean. Bere bizia arriskatzen du beste pertsona batzuk salbatzeko. Sinestezina da pertsona horrek futbolari bat baino diru gehiago ez irabaztea. Suhiltzaile batek ez du ezta erdia ere jasotzen.
 
Futbolariak urtero kotxe berriekin joaten dira entrenatzera. Ez pentsa auto merkeak direnik, ez. Ferrariak edo porscheak erosten dituzte. Ia egunero arropa berria eramaten dute. Ez du ematen pentsatzen dutenik pertsona txirorik dagoenik munduan. Badirudi ez dakitela jende asko gosez hiltzen dela. Ez dakite egunero 40.000 pertsona hiltzen direla munduan gosez.

Taldeetako zuzendariek nahi dutena egin ahal dute diruarekin. Diru hori partiduak ikustera doan jendearena eta babesleena da. Babesleek diru asko ematen dizkiete beraien produktuen izenak futbol-zelaietan ikusten badira. Badirudi taldeek ez dutela nahiko diru. Txartel batengatik diru gehiegi ordaintzen dute zaleek. Zuzendariek zaleen ilusioa erosten dute. Badakite prezioa askotan berdin zaiela eta horregatik aprobetxatzen dira. Bere jokalariei milioiak ematen dizkiete. Bitartean pertsona asko langabezian dago, oso diru gutxi jasota. Zuzendariei berdin zaie. Berdin zaie jendea gosez hiltzea. Ez diete ezer ematen behartsuei. Fitxaketa berriak egiten dituzte. Bale fitxatzeko 91 milioi euro erabili zituzten. Hainbeste diru erabili ordez, zergatik ez diote ematen ONG bati? Pentsa zenbat gauza egin ahalko ziren mundua hobetzeko 91 milioiekin.


Futbolariek milioiak irabazten dituzte urtero, baloi bati ostikadak emateagatik. Ez dute gizartea hobetzen, futbolean bakarrik jolasten dute. Bitartean pertsona asko sufritzen ari dira ezin dutelako jan. Dirua gaizki banatuta dago munduan, batzuk gehiegi eta beste batzuk ezer.