2014(e)ko martxoaren 31(a), astelehena

Udako oporrak

UDAKO OPORRAK




Udako oporrak, pertsona askorentzat, urteko garai onena da. Guztiok pozik gaude egun horietan urte osoan egin nahi izan ditugun gauzak egiten ditugulako. Hasten direnean oso luzeak direla dirudi. Hala ere, beti motzak geratzen dira.

Oporrak ekainaren azken egunetan hasten dira, hogeian gutxi gora bera. Irailaren lehen egunetan bukatzen dira. Egun horiek pertsona gutxik atsegin ditu.

 
2013.ko oporrak oso ondo egon ziren. Ia urtero bezala, lehenengo hastean Gasteizen geratu nintzen. Gero, hurrengo hilabetean herrira joan nintzen aiton-amonekin. Uztailaren azken hastean nire lehengusua etorri zen. Oso ondo pasa genuen. Abuztuan Gasteizera bueltatu nintzen. Goizean ordenagailuan jolasten nuen eta irakurri baita ere. Arratsaldean igerilekura joaten nintzen. Han igeri egiten nuen, baita frontenisean eta saskibaloian jolastu ere.


Urte honetan, badakit zer egingo dudan. Ia uda osoa nire herrian igaroko dut. Hala ere uztailaren lehenengo hastean Gasteizen egongo naiz Baskoniaren Campusean parte hartzen. Herrian nire lehengusua egongo da uda pasatzen.


Laburbilduz, uda ondo pasatzeko da. Arazo guztiak ahazten dira. Bakarrik gauza batean pentsatu behar da: ondo pasatu.